lunes, 26 de noviembre de 2012

Ikasle baten gutuna

Maite Atutxa

Gaur goizean klase ostean, twitter, blogger, dipity, tumblr eta bestelako sare sozialei eta hauetan nola idazteari buruz beste txapa bat entzun ostean, joan zen urtean klaserako irekitako bolg honetan barriro idazten hastea erabaki dut.

Egia esan, komunikazio zientzietako irakasketetan garrantzi handia ematen diete internetek eskaintzen dituen tresnei. Behin eta berriz esaten digute interneten gure marka uzten hasi behar dugula unibertsitatetik, eta ahal izanez gero, lehenagotik. Gainera, hedabide tradizionaletako hizkuntza/lengoaia aztertzeaz gain, interneten nola idatzi irakasten digutela suposatzen da.

Hala ere, hezkuntza modeloan arazo larriak daudela esan daiteke. Zein da hizkuntza bat ikasteko prozesu naturala? Hizkuntza hori entzutea, kontestuaren arabera ulertzen hastea, soinuak kopiatzea eta erabiltzen ikastea, eta azkenik, ondo erabiltzea. Unibertsitatera orain dela urte batzutatik orain arte sartu diren ikasleek hor abantaila dutela esaten da behin eta berriro, eta horrela da, batez ere guk urtetxo batzuk badaramatzagulako sare sozialak erabiltzen, modu pertsonal baten bada ere. Non dago arazoa beraz?

Arazoa zera da, zibertresnak erabiltzen ikasteko asignaturak ditugu, horretarako espreski sortuta daudenak. Ba horietan ez da  gauza handirik ikasten, plataforma desberdinak eraklutsi, egun batean landu eta gero ez delako horiek erabiltzeko ohitura sustatzen. Egun batean blog bat ireki, idatzi eta beste gauza batera. Horrela ikasiko dugu? Baditugu asignaturak irakasleek beraiek nahi dutelako, bioi komeni zaigulako irakasgaiarekin lotutako plataformak erabiltzen irakasten digutenak ere (blog hau horren erakusle da).

Beraz, nik esango nuke arazoa betikoa dela. Irakasleak zertarako daude? Klasea emateko? Liburu eta artikulu interesgarriak idazteko? Irakasteko? Bakoitzak egiten duena egiten duela, ilusioz egin behar du, benetako gogoa izan behar du horretarako. Beraz, benetan ikasleoi internetek eskaintzen dituen tresnak erabiltzen irakatsi nahi diguten irakasle horiei, jarraitu zuen horretan. Zuok ere erabili plataforma horiek, ohitu erabiltzera eta guri pasatu ohitura hori, irrika hori, ilusio hori. Irakasten duzuen horretan "el ultimo grito" zein den jakin behar duzue, eta erabiltzen ikasi. Eguneratu itzazue zuon profilak, argazkiak aldatuz, egunon esanez, dituzuen mezuak irakurriz... Edozer, baina egizue. Ez esan zuon ikasleei internetek eskaintzen dituen tresnak oso erabilgarriak izango direla beraien eguneroko bizitzan, beraien lanerako, etab. Ez esan, erakutsi, irakatsi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario