martes, 12 de marzo de 2013

Hasierara bueltan

Gure eguneroko ekintza bakoitza aurrera jarraitzeko egiten dugu, hazteko, hezteko. Nerabeak garen momentutik gure helburua heldutasuna lortzea da. Baina zertarako? Askatasun pixka bat lortzeko edo gure bizitzarekin aurrera egiteko, ez du ardura. Denok nahi dugu pausoz pauso bizitzaren bidean aurrera egin, partxisean bezala.
Metaforarekin jarraituz, joko honetan gertatzen den moduan badaude momentuak berriro etxera bueltatu beharrekoak, berriro hasierara. Ba al dago tranparik egiteko modurik? Nik dakidala ez. Sekretua akatsik ez egitea dela diote. Ez dakit, nik oraindik ez dut horrelakorik lortu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario